martes, 20 de noviembre de 2012

GABONETAKO IZARRAK:

Gabonen gaiarekin jarraituz, koloretako bolatxoekin egindako izarrak egitea erabaki dut oraingoan.Oso egokiak dira norbaiti oparitzeko edota gure etxeko mahaia, etab. apaintzeko.

 
MATERIALAK:
- Koloretako bolatxoak
- Kobreko burdin- haria
- Imitaziozko bitxietarako matxardak





ARGIBIDEAK:
Izar hauek egin ahal izateko, lehenego elur- maluten forma eratuko dugu alanbrea gurutzatuz, argazkian ikusi dezakegun moduan.
Ondoren, irudiaren zentroa alanbrearekin ziurtatu izarraren forma galdu ez dezan.

Behin izarraren forma egina eta ziurtatuta egonda, bolatxoak sartzen joango gara, koloreak eta tamainak aldizkatuz.

Izar hauek oso errazak dira egiteko. Beharrezkoa den bakarra pazientzia izatea da ! ;)

martes, 13 de noviembre de 2012



BIRZIKLATUTAKO ERREGE MAGOAK:

Gabonak gainean ditugula ikusita, gai honekin lotutako eskulana egitea erabaki dut. Oraingoan, komuneko paperaren hobiekin egindako errege magoak egitea proposatzen dizuet.

MATERIALAK:
- Komuneko paperaren hobiak
- Errotulki beltza
- Grapagailua
- Artaziak
- Lekeda
- Pintzelak
- Kartulinak
- Margoak
- Gabonetako apaingarria

ARGIBIDEAK:
Beheko argazkietan azalduta ageri dira eskulan egiteko argibideak. ikusi dezakegu nola, lehenik eta behin, hobi guztiak ertzetatik grapatu diren.

Beste alde batetik, prestatu egiten dira panpines pieza guztiak: arropa, ilea, koroa, etab.

Geroago errege mago bakoitzaren kolorez margotu egiten dira hobiak. Honen ostean, piezak moztu eta hobira itsatsi egiten dira.

Azkenik, errotulki beltzarekin azken ezaugarriak marraztu egiten dira eta guk hautatutako gabonetako apaingarriak itsasten dizkiogu.