martes, 20 de noviembre de 2012

GABONETAKO IZARRAK:

Gabonen gaiarekin jarraituz, koloretako bolatxoekin egindako izarrak egitea erabaki dut oraingoan.Oso egokiak dira norbaiti oparitzeko edota gure etxeko mahaia, etab. apaintzeko.

 
MATERIALAK:
- Koloretako bolatxoak
- Kobreko burdin- haria
- Imitaziozko bitxietarako matxardak





ARGIBIDEAK:
Izar hauek egin ahal izateko, lehenego elur- maluten forma eratuko dugu alanbrea gurutzatuz, argazkian ikusi dezakegun moduan.
Ondoren, irudiaren zentroa alanbrearekin ziurtatu izarraren forma galdu ez dezan.

Behin izarraren forma egina eta ziurtatuta egonda, bolatxoak sartzen joango gara, koloreak eta tamainak aldizkatuz.

Izar hauek oso errazak dira egiteko. Beharrezkoa den bakarra pazientzia izatea da ! ;)

martes, 13 de noviembre de 2012



BIRZIKLATUTAKO ERREGE MAGOAK:

Gabonak gainean ditugula ikusita, gai honekin lotutako eskulana egitea erabaki dut. Oraingoan, komuneko paperaren hobiekin egindako errege magoak egitea proposatzen dizuet.

MATERIALAK:
- Komuneko paperaren hobiak
- Errotulki beltza
- Grapagailua
- Artaziak
- Lekeda
- Pintzelak
- Kartulinak
- Margoak
- Gabonetako apaingarria

ARGIBIDEAK:
Beheko argazkietan azalduta ageri dira eskulan egiteko argibideak. ikusi dezakegu nola, lehenik eta behin, hobi guztiak ertzetatik grapatu diren.

Beste alde batetik, prestatu egiten dira panpines pieza guztiak: arropa, ilea, koroa, etab.

Geroago errege mago bakoitzaren kolorez margotu egiten dira hobiak. Honen ostean, piezak moztu eta hobira itsatsi egiten dira.

Azkenik, errotulki beltzarekin azken ezaugarriak marraztu egiten dira eta guk hautatutako gabonetako apaingarriak itsasten dizkiogu.






lunes, 29 de octubre de 2012


Halloween eguna laster helduko dela aprobetxatuz, eta azukrezko garehezur famatuak egiteko denborarik gabe felditu bagara, hurrengo eskulan hau proposatzen dizuet. 

Proiektu honek misterio dendetan saltzen dituzten garezurrak aprobetxatzea da, hauetariko batzuk erretxinazkoak dira, beste batzuk, ordea, argizarizkoak... berdin dio zein materialez eginda dauden, guztiak dira aproposak azukrezko garezurren famatu hoien imitazioa egiteko.

Hemen usten ditut garezur hauen argazkiak:


Eskulan hau etxean egindako pinturarekin edota pintura akrilikoarekin margotu dezakegu. Lehenengo, buru- hezurren oinarria margotuko dugu margo zuriarekin eta sikatzen utziko dugu, geroago erliebea duen margoarekin gainetik margotzeko

martes, 16 de octubre de 2012

BIRZUKLATUTAKO DRAGOIAK:

Modu ekologiko batean, eskulan orijinalak egiteko asmoarekin matxardekin egindako dragoiak proposatzen dizkizuet.

BEHAR DITUGUN MATERIALAK:

- Egurrezko matxardak
- Pintselez pintatzeko margoak
- Kartulina berdea
- Feltro gorriko ohialkiak edo ohial zatiak (mihiarentzako)
- Mugigarriak diren begiak
- Lekeda
- Errotulki berdea.

ARGIBIDEAK:

Eman behar dugun lehenengo pausua matxardak margoekin marotzea da, bereziki berde kolorea erabiliz. Pintzak lehortzen diren bitartean, kartulina moztu beharko dugu gohiko partea apaintzeko, argazkian ageri den bezala.
Gero, errotulkiarekin eskataren formak margoztuko ditugu eta matxardan itsatsiko dugu.
Ondoren mihia moztu eta pintzarekin finkatuko dugu. Azkenik, begiak itsatsi behar ditugu.

martes, 9 de octubre de 2012


Hemen uzten dizuet olagarro errez bat egiteko argibideak. Oso ondo azalduta ageri denez, ez dut idatziz azaltzeko beharra sentitu. Zuen begiekin konprobatu arrazoi dudan ala ez !


martes, 2 de octubre de 2012


Udazkenean jadanik sartuta gaudela aprobetxatuz, eskulan dibertigarri eta bitxi bat proposatzen dizuet oraingoan, ontz formako maskara hain zuzen.


 MATERIALAK:
- Hosto marroiak (kalearen edozein tokitan aurkituko dituzue, esan bezala udazkenean baigaude)
- Gomak
- Margoak
- Lekeda
- Jelosia
- Haurrentzako artaziak
- Ontzaren forma duen plantilla 

ARGIBIDEAK:

 Maskara eratzeko eman behar dugun lehen pausua plantilla inprimatzea da. Piezak moztu eta zuloak alboetan egin beharko dizkiogu ontzaren begiei.

Ondoren, hostoak hartu eta itsatsi egin beharko dira maskararen azpiko aldetik hasita. GOGORATU askoz politagoa geldituko dela hosto handienak lehenengoak itsasten baditugu.

 Gero, ontzaren mokoa beltzez margoztu eta hau tolestu beharko dugu forma polita egokia hartzeko.

 Azkenik, mokoa itsasi mozorroaren beheko aldean eta, honen ostean, begiak. Emaitza honako hau izango da

lunes, 24 de septiembre de 2012


Gaur paperezko loreak egiten ikasiko dugu. Bideo interesgarri bat aurkitu dut sarean eta oso aproposa iruditu zait blog honetan sartzeko. Hemen uzten dizuet bideoa argibideak pausuz pausu emanda: