martes, 2 de octubre de 2012


Udazkenean jadanik sartuta gaudela aprobetxatuz, eskulan dibertigarri eta bitxi bat proposatzen dizuet oraingoan, ontz formako maskara hain zuzen.


 MATERIALAK:
- Hosto marroiak (kalearen edozein tokitan aurkituko dituzue, esan bezala udazkenean baigaude)
- Gomak
- Margoak
- Lekeda
- Jelosia
- Haurrentzako artaziak
- Ontzaren forma duen plantilla 

ARGIBIDEAK:

 Maskara eratzeko eman behar dugun lehen pausua plantilla inprimatzea da. Piezak moztu eta zuloak alboetan egin beharko dizkiogu ontzaren begiei.

Ondoren, hostoak hartu eta itsatsi egin beharko dira maskararen azpiko aldetik hasita. GOGORATU askoz politagoa geldituko dela hosto handienak lehenengoak itsasten baditugu.

 Gero, ontzaren mokoa beltzez margoztu eta hau tolestu beharko dugu forma polita egokia hartzeko.

 Azkenik, mokoa itsasi mozorroaren beheko aldean eta, honen ostean, begiak. Emaitza honako hau izango da

No hay comentarios:

Publicar un comentario